Naturguneak

 

Peñas Negras ingurumenaren arloko informazioa eman eta sentsibilizatzeko zentroa da, eta Bizkaiko meatzaritza eremuaren bihotzean dago. Mota askotako paisaiei behatzeko gune estrategikoa da, eta gizakion eraginez inguruneak jasan dituen aldaketa sakonak ikus daitezke bertatik.

Erakusketa aretoak, informazio bulegoa, atseden eremua eta terraza, aire zabaleko museoa (meatzaritza ustiategietan erabiltzen zituzten makinak), ibilbide seinaleztatuak, eta kafetegia (produktu ekologikoak, inguruko eskulangintza lanak, belar denda) ditu.

Informazio gehiago