Naturguneak

 

“ TRIANO AUZOKO MENDIETAKO MEATZARITZA USTIATEGIEN AZTARNAK ”

 

Golifar auzoa- Granada - Orconera auzoa –Triano auzoa - Peñas Negras Interpretazio Zentroa -Ortuella

 

Ibilbidea Golifar auzoan hasi dugu, Renfeko Familia Santuaren geralekuan, aldiriko zerbitzuetako trenbidearen gainean dagoen zubia zeharkatu ondoren. Ezkerreko bidea hartu dugu, Siderita laberantz.

 

 

Horno de calcinación

Minerala kiskaltzeko labea da, Apold-Fleisner motakoa, eta Golifar auzoan dago, Granada industrialdearen ondoan. Estatuan gelditzen den bakarra da. 1961etik 1975era bitarte errendimendu osoan funtzionatu zuen, burdin minerala aberasteko. Instalazio aitzindaria izan zen Euskal Herrian.

Laukizuzen formako oina du, eta betoizkoa da. Fuel olioa erabiltzen zuen erregai gisa, mineralarekin nahasi gabe.

Eraikinaren azpian moila, mineral garbitegiak eta trenbide tarte bat daude. Trenbidean barrena, bagonetaz, minerala Bizkaiko Labe Garaietara eramaten zuten.

2008ko otsailaren 1ean, labea Kultura Ondasun izendatu zuten, Monumentuen kategorian, Euskal Kultura Ondarearen Inbentario Nagusian.

 

 

Depósito de agua Granada industrialdeko pabiloietara doan bidea (ezkerrekoa) alde batera utzi, aldapa txiki bat igo, eta eskuinerantz joan gara, etxe artean, ur biltegi zahar bateraino

Ur biltegia eskuinean utzi, eta gorantz jarraitu dugu. Berehala, bidegurutze batera iritsi gara, eta ezkerreko bidexkari jarraitu diogu. Granada errekako putzuetako atseden eremua begien bistan dugu, industrialdearen ondoan.

Inguru horretan Granada auzoa zegoen, eta bertatik izen bereko erreka igarotzen zen. Emari handiko erreka zen, eta ondorioz, oso lagungarria izan zen inguruko meatzaritza jardueretarako. Lokatza dekantatzeko bi putzu egin zituzten, eta 1964ko urriaren 11n Granada amildegiko goialdean zegoena lehertu zen. Ondorioz, beherago zegoen putzuak gainez egin zuen. Gertakari horren ondorioz auzoa biztanlerik gabe gelditu zen.

 

 

Túnel Vagonetas

Zuhaitz artean, eta azkeneko aldapa igo eta zuhaiztitik atera baino lehen, eskuineko aldean, tunel baten ahoa aurkitu dugu. El Zarzal meategiko zakartegitik mineral garbitegira txirta eramaten bagonetak bertako trenbidean barrena ibiltzen ziren.

Tunelaren ahoa ikusteko arretaz begiratu behar da; izan ere, ia estalita dago, sasi artean. Gainera, bidean zuhaitz erori bat dago, eta haren azpitik igaro beharko dugu.

 

 

Lavadero de mineral

 Zuhaiztitik atera ondoren, El Zarzal meategiko zakartegitik zetorren minerala garbitzeko azpilak hornitzen zituen ur biltegiaren aurriak daude (aurriak Granada errekako putzuetako atseden eremutik hobeto ikusi daitezke).  

 

Maseras

 

Mineral asko zegoen garaietan mineral eta buztin nahasturak zakartegietan pilatu zituzten hainbat urtez, eta garbiketa prozesuaren bidez nahastura horretatik mineral xehea bereiztea lortzen zuten . 

 

Túnel ferrocarril Orconera

 Bidean aurrera eginez beste desbideratze bat dago, eta guk eskuineko bidexka hartu dugu (hondakin geldoen zabortegiko hesiarekiko paraleloa den bidea, Orconera auzora doana). Orconeratik Lutxanara (Barakaldo) bitarteko meatzaritza trenbideak zeharkatzen zuen tunela ikusi dezakegu bertatik. 

Orconera auzoko trenbidea 1877ko abenduaren 11n sortu zuten. Trenbideak 10 kilometroko luzera zuen, eta itsasadarreko kargalekuetan hasten zen, Lutxanan. Barakaldoko Retuerto auzoan gora igotzen zen, eta Orconera auzoko geltokian amaitzen zen 

 

Túnel

 Bidea zabortegiko hesiarekiko paraleloa da, eta Orconera meatzari auzoraino eraman gaitu. Gorantz goazela Cadegal auzoa ere ikus dezakegu, goialdean.  

 

Barrio minero de La Orconera

 Ia aldaparen amaieran, eskuineko aldean, tunel baten ahoa dago. Mineralez betetako bagonetak bertatik ateratzen ziren. Aurrerago, eskuinerantz doan bide batek Cadegal meatzari auzora eraman gaitu. Leku bikaina da Ortuellari so egoteko. 

 

Herreria

 

Orconera auzora iritsi ondoren, etxe sail bat ikusi dugu. Batzuk zaharberrituta daude, eta beste batzuk, berriz, egoera txarrean.

Kalean auzoko biztanleren batekin topo eginez gero harekin mintzatu ahal izango gara. Ziur asko bere bizipenak edo arbasoenak kontatuko dizkigu.

(Denbora, gutxi gorabehera: 45 minutu).

 

Auzoan atseden hartu ondoren, lurrezko pista bati jarraitu diogu, etxeen eskuinaldetik, Triano eta Zugaztieta lotzen dituen errepideraino.

Inguru honetan ere meatzaritza garaietako aurriak eta aztarnak aurkitu ditugu.

Pistan gora abiatu ondoren, eskuineko aldean, Macho harrobiko zelaiguneko aurriak daude. Bertatik, minerala bagonetaz jaisten zuten Orconera auzoko tren geltokira.

 

 

Sala de compresores

 

Hurrengo bidegurutzean eskuineko bidea hartu dugu. Bertatik, zelaigunea hobeto ikusiko dugu. Gorago, zelaigunearen ondoren, Macho harrobiko konpresore aretoko aurriak daude. Egurrezko zubia zeharkatu dugu. . Puente de madera

 

 

Tunel vagonetas

 Metro batzuk gorago, ezkerreko aldean, tunel baten ahoa ikusi dezakegu. Bertatik, mineralez betetako bagonetak ateratzen ziren, eta zelaigunean behera Orconera auzora jaisten ziren. Bi bat metro aurrerago, barrunbe bat duen arroka dago, harrobiko dinamita gordetzeko bolborategi zaharra. Antiguo polvorín

Pista zabal batek errepideraino eramango gaitu, baina hara iritsi baino lehen etxola bat eta Macho harrobiko aurriak daude. Etxolan, hain zuzen, errementeria zegoen, eta bertan bagonetak konpontzen zituzten.  

Errepidera iritsi ondoren, ezkerrerantz Zugaztieta dago, baina guk eskuineko bidea hartu dugu, Abanto-Zierbenako Triano meatzaritza auzora joateko. Auzoa zeharkatu eta Peñas Negras Interpretazio zentrora joan aurretik pintxo bat eta freskagarri bat hartu ditzakegu tabernaren batean, atseden hartu eta indarrak berritzeko.

(Denbora, gutxi gorabehera: 45 minutu)

 

 

Meaztegi Golf Atsedenaldiaren ondoren, Triano auzoa zeharkatu eta bideari jarraitu diogu, eskuineranzko desbideratze bateraino. Guk aurrera eta gorantz jarraitu dugu, beste bidegurutze bateraino, eta han ezkerreko bidea hartu dugu. Metro batzuk aurrerago, gaztainondo artean, Meaztegi golf zelaia ikus dezakegu, oso-osorik.

 

Hurrengo bidegurutzean bidea utzi eta eskuinerantz abiatu gara (egurrezko seinale bat dago bertan). Asfaltorik gabeko bidexka batean gora abiatu gara, abeletxe baterantz.

Interesgarria da noizean behin gelditu eta atzerantz begiratzea. Golf zelaia, Triano auzoa, eta urrutian, Abra estuarioa (Areeta, Algorta, Santurtzi, Portugalete...).

Abeletxera iritsi ondoren, oso gutxi falta da ibilbidea amaitzeko. Bideari jarraitu eta Zugaztietatik datorren errepidera iritsi gara. Eskuinerantz, pinu artean, 50 bat metrora, Peñas Negras Interpretazio Zentrora iritsi gara. Bertan, jan, freskagarri bat hartu, eta Triano auzoko mendietako meatzaritza jardueraren historia azalduko digun bideoa ikusi dezakegu.

Larreineta auzoko funikularraren eta minerala garraiatzeko pertz linea baten maketa ere ikusi dezakegu. Inguruko argazkien bilduma bat ere badago.

(Denbora, gutxi gorabehera: 25 minutu)

 

 

 

Barrio de La Orconera

 Ibilbide beretik itzuli gaitezke, Orconera auzoraino, eta han Cadegal auzoko bidea hartu dezakegu. Ortuellako ikuspegirik onenak bertan ditugu. Asfaltozko errepide batean behera jaitsi gaitezke, abiapunturaino. 
 

 

 

 

 

 

 

 

Ibilbidea egiteko denbora, gutxi gorabehera

 

Golifar auzoa – Orconera auzoa 45 minutu
Orconera auzoa – Triano auzoa 45 minutu
Triano auzoa –Peñas Negras Interpretazio Zentroa 25 minutu
Guztira 2 bat ordu (joatea)

 

Ibilbidearen luzera, gutxi gorabehera

  

Guztira 4,5km ( joatea )
Gutxi gorabeherako garaiera aldea 430 m.