Tokiko Gobernu Batzordea

Tokiko Gobernu Batzordea, apirilaren 2ko 7/85 Legearen 20.1.b) artikuluan agertzen den bezala, derrigor existitu beharreko organoa da 5.000 biztanletik gorako udalerrietan.

Ortuella udalerriak 8.410 biztanle izan ditu 2.014ko abenduan.

Tokiko Erakundeen Antolamenduari, Jardunbideari eta Araubide Juridikoari buruzko azaroaren 28ko 2568/86 EDren 52. artikuluak (hemendik aurrera AJA) honako hau xedatzen du:

  1. Gobernu Batzordean alkatea (bera izango da burua) eta hark askatasunez izendatutako zinegotziak nahiz batzordekideak egongo dira.
  2. Alkateak gehienez ere Korporazioko kideen legezko kopuruaren herena izendatu ahal izango du (4 zinegotzi Ortuellan) Gobernu Batzordeko kide. Horiek zenbatzeko, ez dira kontuan hartuko zinegotzi-kopuru osoa (13 zinegotzi Ortuellan) hirutan zatitu osteko emaitzaren dezimalak.

734.19 zenbakiko Alkatetza EDren bidez osatu zen Tokiko Gobernu Batzordea.

Osaera: 

Batzordeburua:

Saulo Nebreda Trebejo jauna (Alkatea) (EAJ-PNV)

Batzordekideak:

Ainhoa Hernández Marcos andrea (Lehendeno Alkateorde) (EAJ-PNV)
Natalia Vellarino Diaz andrea (Bigarren Alkateorde) (EAJ-PNV)
Oscar Salicio Rego jauna (Hirugarren Alkateorde) (PSE-EE ORTUELLA)
Amaia González Novo andrea (Laugarren Alkateorde) (EAJ-PNV)

Bileren maiztasuna

Tokiko Gobernu Batzordeak astelehenero egingo du ohiko bilkura, 9:30etan, baldin eta jaieguna ez bada, jaieguna izanda, hurrengo jaieguna ez den egunean ospatuko da bilkura.

Gobernu Batzordeko aktak eta gai-zerrendak