Udalbatza

  • Udalbatza

Udalbatza da udal-gobernuan hiritarren ordezkaritza politiko handiena duen organoa; gaiak eztabaidatzeko eta erabaki garrantzitsuak hartzeko organoa da, erregelamendu organikoen eta beste araudi orokorren onarpenen bidez; esate baterako, udalaren aurrekontuak, hirigintza-antolamenduko planak, zerbitzuak kudeatzeko moduak, gobernu-organoen kontrola eta fiskalizazioa, e.a.

Udal honen kasuan, Udalbatza Alkateak eta zinegotziek osatzen dute, hau da, guztira 13 pertsonek. Alkatea da Udalbatzako lehendakaria, eta bere kargua zinegotzien esku utz dezake, hala deritzonean. Lehendakariaren plaza hutsik dagoenean, Lehendakaria bera ez dagoenean edota gaixorik aurkitzen denean, automatikoki Alkateordekoek ordezkatuko dute izendatutako ordenaren arabera.

Korporazioan, Udaleko zinegotziak Talde Politikotan banatzen dira, atxiki gabeko zinegotziak izan ezik. Halaber, lehendakariak talde politikoen Bozeramaile-batzorde bat du, Udalbatzaren funtzionamenduari buruzko gaiak kontsultatzeko eta talde desberdinak elkarrekin harremanetan jartzeko.

Era berean, Udalbatzan Idazkaritza Nagusia ez ezik, Batzordeak ere badaude, talde politikoek izendatutakoak, dituzten zinegotzien kopuruaren arabera. Batzorde iraunkorren funtzioak hauek dira: Udalbatzak erabaki beharreko gaiak aztertzeaz eta kontsultatzeaz gain, gai horiei buruzko txostenak egitea; Alkatearen eta haren gobernu-taldearen gestioa zaintzea; eta Udalbatzak eman dakizkieken gaiak erabakitzea.

Udalbatzako Idazkaritza Nagusiaren funtzioak, besteak beste; bere jardunaren eta Batzordeen gaineko fede publikoa, Batzordeei lege-aholkularitza ematea eta presidenteari laguntza ematea saioak normalki garatzeko eta berarekin lankidetzan aritzea bere egitekoak betetzerakoan.

Era berean, interes-erregistroaren nahiz jarduera eta ondasunen erregistroaren ardura esklusiboa du; bi erregistroak izaera publikoa dute eta horietan jasotzen dira bateraezintasun kausa posibleei, diru-sarrerak ematen dizkien edo eman diezazkiekeen edozein jarduerari zein zinegotzien ondare-ondasunei buruz beraiek egindako aitorpenak.

Saioen erregimena

Ortuellako Osoko Bilkurak, Ohiko Bilkura ospatuko du hilabetero, Abuztuan izan ezik, hilabeteko azken ostegunean 10:00etan. Aurreko egun baliodunera pasatuko da jaieguna edo jai-bezpera izatekotan.