Ortuellako Udalaren Logotipoak

DEGRADATUTAKO logotipoaren bertsioa izango da erabili beharreko lehen aukera. Normalean, aukera hori edozein alderditan erabiliko da, euskarriaren formatuari eta osaerari erreparatuta. LOGOTIPO LAUAREN bertsioa erabili beharreko aukera izango da, baldin eta arrazoi teknikoengatik degradatua erabili ezin bada.

NAMING ETA TIPOGRAFIA

Erromatar tipografia (Egipcia) MUSEOAK, bere izaera historikoarekin baina estetika modernizatuarekin, lodiz, egonkortasuna eta indarra sortzen du udalerriaren ezaugarri den izenean. Lodiera fineko tipografia berak izena erantsiko du, eslogana dagokion hizkuntzan adierazita.

Tipografia funtzionala, soila eta kalitate handikoa da, eta ezin hobeto lotzen da Ortuellaren ezaugarriekin. Familia zabal batek osatzen du, eta konbinazio asko ahalbidetzen ditu. Tipografia hori ez badago, arrazoi teknikoengatik, ARIAL familiak ordezkatuko du.

SINBOLOA

Barruan pentagono bat sortzen duen zinta zirkularra da, Ortuellako aniztasuna oso ondo irudikatzen duena. Ikusizko forma bat da, eta ikuslearen arreta bere indarraren, sinpletasunaren, orekaren eta egituraren egonkortasunaren bidez bereganatzen du.

DESKARGAK:

  1.  Ortuella Markaren erabilera-eskuliburua (PDF 1,63MB) (Ortuella marka erabiltzean nahitaez bete beharrekoa)
  2.  Adobe illustrator formatuko logotipoaren bertsioak (RAR 2,30MB)
  3.  PNG formatuko logotipoaren bertsioak gardentasunekin (RAR 10,4MB)