TRAKZIO MEKANIKOZKO IBILGAILUEN GAINEKO ZERGA (T.M.G.Z.)

ZERGAREN DESKRIBAPENA

Trakzio Mekanikoko Ibilgailuen gaineko Zerga zuzeneko zerga da, izaera hau duten eta bide publikoetan ibiltzeko gai diren ibilgailuen titulartasuna kargatzen duena, edozein klase eta kategoria izanik ere.
Ibilgailu bakoitzaren zergaren ordainketa prezioa, ibilgailu bakoitzaren ezaugarrien (mota, potentzia fiskala, karga erabilgarria) arabera aldatzen duen taula batek ematen du.
Zerga-aldia urte naturalarekin bat dator.

ONDARE FISKALAK

Zerga honek honako ondare fiskalak ditu:

  • Salbuespena elbarridun diren pertsonen ibilgailuentzako.
  • Nekazaritzako Ikuskapenaren Txartela daukaten traktoreak, otoiak, otoierdiak eta makinak zergatik salbuetsiak daude.
  • % 50ko hobaria 25 urte baino gehiago dituzten ibilgailuentzako
  • % 7ko hobaria izango dute, bere ezaugarri teknikoen orrian agertzen denenan, kilometro bakoitzean 120 gramo CO2 baino gutxiago isuritzen duten ibilgailuak.
  • % 25eko hobaria izango dute, hibrido motorea duten ibilgailuak eta erregaitzat gasa erabiltzen dutenak
  • %50eko hobaria jasoko dute motor elektrikoa duten ibilgailuak

KOBRANTZA EPEA

2019ko ekitaldiaren ordaintzeko epea, 2019ko apirilaren 3tik ekainaren 1era. 

Helbideratutako ordainagiriak 2019ko maiatzaren 3an kargatuko dira.