ERAIKUNTZA, INSTALAZIO ETA OBREN GAINEKO ZERGA

ZERGAREN DESKRIBAPENA

Ortuellako Udal mugartean, hirigintzako obretarako lizentzia behar duen edozein eraikuntza, instalazio edo obra egitea da zerga honen egitatea, lizentzia hori jaso edo ez arren, baldin eta lizentzia ematea udal honi badagokio.

Zerga honen kuota zehazteko, zerga oinarriari %5eko karga-tasa ezarriko zaio.

Zerga oinarria eraikuntzaren, instalazioaren edo obraren benetako kostua izango da; benetako kostua hura burutzeko kostua izango da. Zerga oinarrian ez dira sartuko ez Balio Erantsiaren gaineko Zerga, ez araubide bereziko antzeko gainerako zergak, ez tasak, ez prezio publikoak, ez eraikuntza, instalazio edo obrarekin zerikusia duten ondarearen gaineko gainerako toki prestazioak, ez profesionalen ogibidesariak, ez kontratistaren industri mozkina, ez burutzapen materialaz kanpoko gainerako kontzeptu guztiak.

EIOZ zergarekin ordaindu beharko da Hirigintzako Lizentzia Emateagatiko Tasa, obren aurrekontuaren %0,50, Eraikuntza, Instalazio eta Obren gaineko Zergaren arabera kalkulaturik. Urte bakoitzean tasa honetarako gutxienezko zenbateko bat ezarriko da.

ZERGAREN KUDEAKETA

Zergadunak, obra hasi aurretik, beharreko obretarako lizentzia lortzeko, aurkezten duen aurrekontuarekin, zerga hau likidatuko zaio,

Udalak zergaren likidazio egingo du, Gobernu Batzordeak obretarako lizentzia gainditzen duenean. Likidazioa, zegadunari jakinaraziko zaio, eta jakinarazpena jasotzen duen egunetik Aurrera, 30 egun izango ditu zergadunak, ordainketa egiteko.

Obra amaitzerakoan, zergadunak 30 eguneko epea izango du, Udal erregistroan ordain agiriak aurkezteko, zergaren behin-betiko likidazioa egiteko.

ONDARE FISKALAK

  • Eusko Jaurlaritzaren laguntzekin egiten diren eraikuntza, instalazio edo obretan, zergaren kuotan %50aren hobaria.
  • Babes ofizialeko etxebizitza berriak, tasatutako prezioko etxebizitza berriak eta gizartelaguntzako etxebizitza berriak eraikitzeko zergaren kuotan, %50eko hobaria.
  • Zerga honen kuotan %95erainoko onura izango dute interes berezikotzat edo udalaren erabilerakotzat jotako obrak,.
  • Zerga honen kuotan %50erainoko onura izango dute, sarrera eta bizigarritasun baldintzen alde egindako lanak..
  • %50ko hobaria eguzki-energiaren bidez beroa edo elektrizitatea sortzeko sistemak instalatzen dituzten eraikuntza, instalazio edo obretarako.
  • Fatxaden margoketa Zerga honetan salbuetsia izango da.

LEGEZKO ARAUDIA