Ordenantzak

 

NORK BALIATU DITZAKE?

Diru-sarrerak bermatzeko errenta jasotzen duten pertsonek.

ABANTAILAK

Etxeko kontsumoarengatik ordaindutako saneamendu-tasaren % 30 itzuliko da (pertsona eta hiruhileko bakoitzeko gehienez ere 11 metro kubikoko kontsumoa).

Itzulketa gehienez ere 30 eguneko epean egingo da.

BALDINTZAK

Tasen hiruhileroko likidazioa ordaindu izana, borondateko epean.

Diru-sarrerak bermatzeko errenta jasotzea, hobaria eskatzen den aldian.

Kontagailu indibiduala izatea.

BEHARREZKO DOKUMENTAZIOA

Eskaera inprimakia, beteta.

Diru-sarrerak bermatzeko errenta jaso izanaren ziurtagiria.

Bizikidetza-unitateko kide kopurua egiaztatzen duen errolda-agiria.

Hobariaren eskatzailea errentaria baldin bada, eta fakturak jabearen izenean baldin badaude, alokatze-kontratuaren fotokopia aurkeztuko da.

Kontagailuaren irakurketa, Ur Patzuergoak ezin izan badu eskuratu.

NOLA ESKATU DAITEKE

Epea: Tasa Ordaindu (borondatezko epe barruan) osteko 6 hilabeteetan.

Telefono bidez: 944 87 31 87 zenbakira deituz.

Aurrez aurre: Bilbao Bizkaia Ur Patzuergoaren bezeroei arreta emateko bulegoetan:

Edificio Albia I, Hall de entrada.

Calle San Vicente 8

48001 Bilbao

Calle La Florida 12

48902 Barakaldo

www.consorciodeaguas.eus