Hornitzailearen ataria

Ortuellako Udalak (CIF P4809600B) onartu egin du “faktura elektronikoen sarrera puntu orokorra” hauek direlarik bere DIR3 kodeak:

  • KONTABILITATE BULEGOA: L01480834
  • KUDEATZEN DUEN ORGANOA: L01480834
  • IZAPIDETZEN DUEN UNITATEA: L01480834

Ortuellako Udala ez dago atxikiktuta FACe atarian, gure atari propio dugulako jarraian azaltzen den bezala. Horren ondorioz, ez dugu onartzen FACe atarira igotako fakturarik.

Bi modu aukeran jarri dira Ortuellako Udalari obrak egin, ondasunak eman edo zerbitzuak egin dizkioten hornitzaileek faktura elektronikoa aurkezteko euskarri gisa:

Hornitzailearen ataria, beste gauzen artean ondokoa hau onartzen du;

  • Fakturaren egoera kontsultu.
  • Hornitzaileak datuak betez gero, 190 modeloa lortu.
  • Hornitzaileak datuak betez gero, 347 modeloa lortu.
  • Datuak Aldatu/Eguneratu (Datuak, Egoitza fiskala, Kontu korronte zenbakia…etab.)
  • Faktura baliogabetzea.

Erabiltzailearen Eskuliburua.

ef4ktur, faktura elektronikoaren programak (http://www.ef4ktur.com), facturak bidal ditzake zuzenean, bere konfigurazioan hurrengo URL sartuz:
https://sede.ortuella.eus/sspp/services/sspp?wsdl
 edo Ortuellako Udala aukeratzen aplikazioaren Bezero/Hornitzale zerrenda aurrezehaztuan.

Aukera hau hautatuz gero, ezin izango da fakturaren egoera kontsultatu, honetarako erregistratu behar da Hornitzailearen atarian.

 

Data garrantzitsuak

2018ko urtarrilaren 1etik aurrera, faktura elektronikoaren bidez aurkeztu behar dira derrigorrez, 2.000 €tik gorako fakturak.

2018ko ekainaren 1etik aurrera, faktura elektronikoaren bidez aurkeztu behar dira derrigorrez, 1.000 €tik gorako fakturak.

Faktura Elektronikoaren behin betiko finkapena, Hornitzaile Atariaren bidez, 2018ko urriaren 1ean izango da.

Argibide gehiago.

Edozein zalantza izatekotan:

Telefonoa: 94 664 02 00 

Luzapena: 2015 gestionpagos@ortuella.eus
Luzapena: 2044 recaudacion1@ortuella.eus