Koumunikazioak

Komunikazio ona duen herria da. Ortuellara N-634 errepidea erabiliz iritsi daiteke, Barakaldotik Muskizera bitarteko herriguneak lotzen dituen ardatzaren bidez. Kantauriko autobidean barrena (Bilbo-Santander) Bilbotik 14 kilometrora, Loiuko aireportutik 15 minutura, eta Bilboko portutik oso gertu dago.

Gainera, Bizkaibus konpainiako autobus zerbitzua du, Santurtzi, Portugalete, Muskiz, Bilbo edo Getxorekin lotzeko (Ezkerraldeko, Meatzaritza Eremuko eta Eskuinaldeko herriak). Renfe konpainiako tren zerbitzua ere badu.

Garraio publikoa

Autobusez:

Bizkaibus konpainiaren A3333 (Gallarta-Santurtzi), A3338 (Muskiz-Barakaldo-Areeta), A3331 (Sestao-Trapagaran), A3323 (Portugalete-Galdames), A3335 (Muskiz-Sestao), A3336 (Muskiz-Bilbao, Ortuellatik), A3337 (Muskiz-Bilbao, N-634 errepidetik), A3334 (Santurtzi-Balmaseda) eta A2336 (Muskiz-EHU) lineek ematen dute zerbitzua Ortuellan.

Trenez:

Renferen C-2 (Bilbao-Muskiz) lineak eskaintzen du tren-zerbitzua herrian.

  • Bizkaibus
  • Renfe