Gizarte ongizatea

 

a) Norbanako zein familiei argibideak eman (1. Biztanle-taldeen arabera: Haurrak, Gazteak, Nagusiak, Emakumeak. 2. Behar berezien arabera: Ezgaitasunak edota menpekotasunak dituztenak, Etxerik gabekoak, Bazterkerian edo baztertzeko arriskuan daudenak, Drogen menpekoak, Etorkinak), honakoei buruz:

  • Gizarte Zerbitzuen Euskal Sistemaren prestazio eta zerbitzuak: betekizunak eta sarbide-prozedurak. 
  • Eskubideak eta betebeharrak.
  • Prestazio eta zerbitzu bakoitzaren kostu eta onurak.
  • Norberaren eskaeraren bilakaera.

b) Eskatzailearen eta bere testuinguruaren beharren eta gaitasunen hasierako balorazioa egin, eta hasierako gizarte-diagnostikoa egin.

c) Eskatzaile edo eskatzaileak euren beharretara hoben egokitzen den prestazio ekonomiko edota zerbitzura bideratu.

d) Izapide, kudeaketa eta koordinazio-funtzioak egin Gizarte Zerbitzuen Euskal Sistemaren prestazio edota zerbitzu guztietarako sarbidea artikulatzeko.

Zerbitzuaren helburu nagusia da norbanako eta familiei aldez aurreko argibideak ematea Gizarte Zerbitzuen Euskal Sistemara jotzeko, eta, behar izanez gero, beste arreta-sistema batzuetara bideratzea.