Gizarte ongizatea

 

Sorospen- eta prebentzio-izaerako zerbitzua da, eta menpekotasun-egoeran daudenei, edo egoteko arriskuan daudenei, bizilekuan egoteko laguntza ematera bideratuta dago. Horretarako, etxeko arreta-laguntza bat eskaintzen zaie, norbanakoari egokitutakoa,
bizilekuan moldatzea ahalbidetzeko eta inguruan integratzeko, isolatze-egoerak saihestuz.

Zerbitzuaren helburua da erabiltzailearen bizi-kalitatea hobetzea banan banako programa baten bidez. Programa hori izango da prebentziokoa, hezitzailea, asistentziala, edota birgaitzailea, eta ondokoetan zehaztuko da bereziki:

  • Etxeko arreta- eta mantentze-lanak: etxeko-arreta, arropak garbitu eta zaindu, janariak prestatu, etab.
  • Arreta pertsonaleko zereginak: garbitasuna eta janztea, elikaduraren eta medikazioaren kontrola, etab.

-185/2005 Dekretua, urriaren 6koa, Gizarte Zerbitzuen Euskal Sistemaren Prestazio eta Zerbitzu Sailekoa.

-Etxez Etxeko Laguntzako Zerbitzuaren udal Ordenantza – B.A.A. 189 Zk, 2013ko urriaren 2koa.

- E.L.Z. Ordenantzaren aldaketa. – B.A.O. 21 Zk, 2015 otsailaren 2koa.