Gizarte ongizatea

 
Gizarte-heziketarako eta psikosozial laguntza zerbitzu hau (norbanakoa, familiartekoa edota taldekoa izan daitekeena) familia-bizilekuan edo ingurunean gara daiteke.

Laguntza horien helburuak honakoak dira:

a) Erabiltzaileek gaitasun-pertsonalak lor eta garatzea (jarrerak, gaitasunak, ezagutzak, irizpideak, jarraibideak, trebetasunak), norbanakoak, familia-artekoak, zein taldekoak. Honako hauek garatzea lortzeko: moldaera autonomoa, gizarte-inklusioa, eta talde- eta familia-eremuko bizikidetasun egokia.

b) Erabiltzaileek zenbait ohitura, jokabide, ulertzeko modu, sentimendu eta jarrera aldatzea, egokiagoak diren beste batzuengatik.