Gizarte ongizatea

 

Behar Handieneko Ez Aldizkako Laguntzak Ortuellako biztanleei zuzendutako diru-izaerako laguntzak dira. Ostatuko eguneroko gastu zehatzei aurre egiteko baliabide nahikorik ez dituztenentzat bideratuta daude eta laguntza ematearen helburua da egoera hori arintzea (presako eta aldi baterako izaerarekin) edo gizarte-bazterketako egoerak saihestea.

a) Aldi baterako eta presako egoeran ostatua lortzeko beharrezko gastuak, euren ohiko etxebizitza galdu duten norbanako eta familientzat, edota egoera desberdinengatik familia-bizilekua utzi behar izan dituztenentzat.

b) Behar handieneko egoerak, aldez aurretik ez aurreikusitako egoerek sortutakoak (egoera naturalak edo eragindakoak), dagokion larrialdiko berehalako esku-hartzea eginda dagoenean.

Behar Handieneko Egoerako Ez Aldizkako Laguntza horien onuradun izan ahalko dira Eusko Jaurlaritzako GLLen dagokion urteko araudian ezarritako diru-betekizunak betetzen dituztenak.

Behar handieneko egoeretarako Ez Aldizkako Laguntzen Araudia, Udalbatzan onartua, 2012ko apirilaren 26an egindako bilkuran.