Ondarearen katalogoa

Ortuellako udalerriak guztiz kontserbatu eta babestu beharreko kultura ondarea dauka bere lurraldean. herriaren balioen eta memoriaren gordailua den aldetik

Dimentsio askotako prozesu bizia eta sortzailea izaki. bere kultura zabaldu, babestu, aberastu eta proiektatzeko aukera eskaintzen dio kultura ondareak gizarteari. Horrez gainera, gorpuztu den lurraldeko gizarte kohesioa, ezagutzak eta garapen ekonomikoa indartzen eta bizkortzen laguntzen duen gizarte aktibo eraginkorra da aldi berean.

Ortuellako kasuan, udalerriko jendeen historiaren eta herri memoriaren eta nortasunaren ordezkaria dugu inolaz ere gure egunotara iritsi den Kultura Ondarea, eta burdin mearen ustiakuntzarekin hertsiki loturik ageri zaizkigu ezaugarri horiek guztiak. Gogora bedi XIX. mende bukaeran ezagutu zuela bertako burdin mearen ustiakuntzak bere gorena.

Mearen erauzte jardunaren garapen handiak betikoz ezaugarrituko zuen udalerria alderdi askotan: ekonomian, gizartean, politikan, azpiegituretan eta abarretan. Bereziki zaindu beharra dago izaera hori -antzinako garaietan mamitua eta egun ere ageri dena-, bertako paisaia itxuratu duten ondasunen eta aztarnen bitartez.

Ezinbesteko, behar-beharrezko tresna da Katalogoa, ondare hori, identifikatu eta gero, behar bezala babestuko bada.