Eraikinen Ikuskaritza Teknikoa

Zer da EIT

Goi mailako teknikari batek eginiko txostena eta irizpena da, eraikina ikuskatu ondorengoa. Horren bidez, eraikinen kontserbazio egoera azaltzen da, egoera onean mantentzeko segurtasun, osasungarritasun eta apaingarritasun publikoaren aldetik, betiere eraikinak artatzeko edo birgaitzeko beharrezko lanak eta obrak bermatuz. Hartara, uneoro eutsiko zaie bizigarritasunerako eta erabilgarritasunerako beharrezko baldintzei. Horrez gain, eraikinaren inguratzaileari eta instalazioei buruzko datuak biltzen dira, eraikinaren eraginkortasun energetikoa ziurtatzeko, eta irisgarritasun unibertsaleko baldintza orokorren ebaluazioa eta desgaitasunen bat duten pertsonak eraikinera iristeko eta hura erabiltzeko orduan diskriminaziorik ez egoteko baldintza orokorren ebaluazioa, indarrean dagoen araudiari jarraituz; horretaz gainera, eta baldintza horiek direla eta, eraikinean zentzuzko egokitzapenik egin ahal den edo ezin den adieraziko da.

Zeintzuk dira EIT-en helburuak

Eraikinaren kontserbazio egoera zein den jakitea, hauexetarako:

  • Higiezinetan edota inguruetan diren pertsonentzako arriskuak eta kalte fisikoak ekiditeko.
  • Jarduketa edo birgaikuntza garestiagoak prebenitzeko.
  • Eraikinaren bizitza baliagarria luzatzeko, eraikina oinarrizko egoera jartzeko eta kontserbatzeko prozesua abiaraztean.
  • Irisgarritasunaren hobekuntza eta energia eraginkortasuna sustatzeko.
  • Higiezinen merkatua mugiarazteko.
  • Birgaikuntza sustatzeko.
  • Erosleari informazioa emateko.
  • Birgaikuntza eta lagunen politika bultzatzeko eta norainoko infraetxea den eta eraikitako ondarearen egoera zein.

EITren irismena eta edukia

Hauexek biltzen ditu Euskadiko Eraikinen Ikuskaritza Teknikoak:

  • Eraikinaren kontserbazio egoera ebaluatzea, eraikinean ikusitako hutsuneak, kalteak eta balizko kausak zein diren jakiteko, baita eraikinaren egonkortasuna, segurtasuna, estankotasuna eta egituraren finkapena bermatzeko gomendaturiko neurriak ere. Hala, eraikinari datxekion helburuaren arabera erabili ahal izango da.
  • Irisgarritasun unibertsalaren oinarrizko baldintzak eta eraikinean sartu eta erabiltzeko ezintasuna duten pertsonak diskriminatzen ez direla ebaluatzea, indarreko araudiaren arabera. Hartara, eraikinean baldintza horiek betetzeko zentzuzko egokitzapenak egin litezkeen edo ez erabakiko da.
  • Eraikinaren energia eraginkortasunari buruzko egiaztagiria, indarreko araudiak horretarako ezarritako edukia eta prozedura biltzen dituena.
  • Jabeen erkidegoek edo taldeek aginduta eginiko EITek, baldin eta eraikin edo higiezin osoari badagozkio, eraginkortasuna izango dute eraikinean dauden lokal eta etxebizitza guztietan.

EIT nahitaez eduki behar dutenak

Eraikinen Ikuskaritza Teknikoa (EIT) nahitaez egin beharra dute hauexen jabeek:

  • 50 urtetik gorako antzinatasuna duen egoitza erabilerako eraikuntza oro. Era berean, termino beretan sartzen dira betebehar horretan "antolamendutik kanpoko" eraikinak, Lurzoru eta Hirigintzaren ekainaren 30eko 2/2006 Legearen 101.5 artikuluan eraikuntza horientzat ezarritako araubideari kalterik egin gabe.
  • Eraikuntzak kontserbatzeko edo irisgarritasuna edo energia eraginkortasuna hobetzeko diru-laguntzak baliatu nahi dituzten eraikuntza guztiek, horien adina eta erabilera edozein direla.