Ortuellako Paisaiaren Ekintza plana

Ortuellako leihoa” izeneko Ortuellako Paisaiaren Ekintza Planaren helburua da etorkizunean eremu jakin bateanegingo lanak ahalik eta berme handienekin zehaztea. Izan ere, ingurumen-balio handiko eremua bada ere, galdu egin du garai batean zeukan meatzaritza-funtzioa.

Ekintzarako gida bat da, eremuan egindako ingurumen-, historia- eta bilakaera-azterketa baten ondorioz sortutakoa. Azterketa horri esker, lekuaren diagnostiko zehatza egin ahal izango da, eta behar diren egitura, instalazio, material eta paisaia guztiak sartuko dira bertako testuinguru historiko eta arkeologikoan.

Aztergai dugun eremuan premiaz edo epe ertainera egin behar diren ekintzak jasotzen ditu dokumentuak, paisaia-antolamendu egokia lortzeko beharrezkoak direnak. Ekintza horiek zehazteko, Eusko Jaurlaritzako Ingurumen eta Politika Sailak zehaztutako irizpideei jarraitu zaie. Hain zuzen ere, eremuak bertan esku hartzea behar du, honako arrazoi hauengatik:

  1. Kaltetuta edo hondatuta dagoelako; bereziki hiri-ingurunetik landa-ingurunerako trantsizio-guneetako lurraldeak, ibaiertzetakoak eta industrialdeetakoak.
  2. Eremu horietan dauden azpiegiturek sortutako kalteengatik.
  3. Leku berezia edo ahula delako, edo paisaia arraro edo mehatxatu gisa garrantzia daukalako.
  4. Herritarrek askotan ikusten dituzten eremuak direlako.
  5. Eremu funtzionalaren nortasuna osatzeko esanguratsuak direlako.
  • Ortuellako lehioa