Ingurumena

 

Zer bota behar dugu bertan:

  • Beirazko botilak.
  • Kontserba potoak eta flaskoak.
  • Lurrin eta kosmetikoen flaskoak.

Zer EZ dugu bota behar:

  • Botila eta potoen tapoiak.
  • Fluoreszenteak eta bonbillak.
  • Ispiluak edo leihoetako kristalak.
  • Sendagaien poteak.
  • Produktu toxiko edo arriskutsuak izan dituzten potoak.
  • Kristalezko baxera (kopak, platerak…).
  • Kotxeko kristalak.
  • Beirazko ontziek ekartzen dituzte metal estalkiak, edukiontzi horira bota beharko ditugu, inoiz ez berdera.
  • Oso garrantzitsua da, beira apurtuta ez egotea, orduan, kontuz ibiliko gara bere erorketan ez apurtzeko. Honela, beira aprobetxagarriagoa izango da.
  • Beirazko botika ontziak (xarabeak adibidez), ez dira edukiontzi honetara botako, botika hondakinek bere tratamendu berezia dutelako (SIGRE puntuak).