Ingurumena

 

Pertsona bakoitzak hondakin kopuru handia sortzen du egunero. Hala eta guztiz ere, hondakin horietatik asko berrerabili edo birziklatu daitezke, sailkapen egokia egiten badugu eta bakoitza dagokion lekuan botatzen badugu.

Berrerabili edo birziklatu aurretik hondakinak egoki sailkatu ahal izateko, edukiontzi ezberdinak dauzkagu, zabor motaren arabera. Ohikoenak honakoak dira: papera eta kartoia, ontziak, beira, eta errefusa. Era berean, gero eta hedatuago daude (eta epe laburrera are hedatuago egongo dira) etxeko olioa botatzeko ontziak eta frakzio organikora bideratutako edukiontzi marroiak.

Halaber, Garbiguneak edo puntu garbiak ere eskura dauzkagu, edukiontzi espezifikorik ez duten hondakinak utzi ahal izateko.

Birziklatzearen garrantzia

Birziklatzea praktika sozial garrantzitsua da oso, eta ingurumena mantentzen laguntzen digu, honako abantaila nagusiak dituelarik:

  • Energia aurrezpena: energia gutxiago gastatzen da produktu bat material birziklatuz fabrikatzen, lehen-eskuko materialez fabrikatzen baino.
  • Zaborren murrizketa: berrerabili egiten dugu, eta birziklatuz gure planetan zabor gutxiago egon dadin eragiten dugu, tratatu beharreko hondakin-errefusa kopurua murriztuta.
  • Baliabide naturalen babesa: guztiok dakigu baliabideak mugatuak direla; hortaz, birziklatzen dugunean ez ditugu baliabide naturalak behar baino gehiago ustiatzen eta bizi berria ematen diegu dagoeneko agortuta dauden produktuei.

Birziklatzea eta kolorekako sailkapena

Ondorioz, funtsezkoa da birziklatze-edukiontzi bakoitzean zer bota behar den jakitea, hondakinak zuzen banatu eta horien birziklapena erraztu ahal izateko. Gurean, honako birziklatze-edukiontziak erabiltzen ditugu: