KirolTxartela

DOHAINIK: Eusko Jaurlaritzak eta Bizkaiko Foru Aldundiak sustatutako proiektu bat da, atxikitako udalerrikin batera.
ZURE MUGIKORREAN: Txartel birtuala denez, APPa baino ez da instalatu behar, Google Play eta App Storen
ABONAMENDU BAKARRA: Udalerri bakoitzeko abonatuak beste udalen kirol instalazioetara sartu ahalko dira, gastu gehigarririk barik, udal bakoitzak ezarritako erabilgarritasunaren arabera.
HELBURUAK: Kiroltxartelaren helburua da kirola sustatzea eta herritarrei egindako kirol eskaintza handitzea.
UDALERRIAK: Portugalete, Santurtzi, Ortuella, Trapagaran, Zierbena eta Abanto-Zierbena.
INSTALAZIOAK: Gaur egun, kiroltxartela 17 kirol instalaziotan erabil daiteke, kiroldegiak, frontoiak eta igerilekuak barne.

ZELAN FUNTZIONATZEN DU

kiroltxartela dohainik da erabiltzaile guztientzat. Internetera konexioa duen mugikor bat beharrezkoa da.
"Txartel birtual" hau erabiltzeko pausuak:

  1. Mugikorrean kiroltxartela instalatu.
  2. Erregistratu datu pertsonalak emanez, email helbidea eta NAN zenbakia, abonatua den instalazioaren izena adieraziz.
  3. Esandako erakundea balioztatu ondoren eta notifikazioa jaso ostean, kiroltxartela erabil daiteke.
  4. Kirol instalaziora sartzean, “txartel birtuala” eta NAN erakutsi behar da.
  5. Instalazioaren langileak sarrera erregistratzen du, erabiltzailearen mugikorrean egiaztatze kodea sartuz eta sarrera emanez.

Bideoa

kiroltxartela@kiroltxartela.eus