Kontsumoa (KIUB)

Telefonoa: 94 664 02 00 (Luzap. 2010)

Faxa: 946 641 567

ePosta: info@ortuella.eus

Ordutegia: 8:00- 14:00 h.

Helbidea: Informazio Bulegoa (Beheko solairua). Ortuellako Udaletxea, Maiatzaren Leheneko Enparantza z.g.

Zerbitzuak

  • Banakako harrera-zerbitzua aholkularitza eskaerei erantzuteko.
  • Salaketa, kexa edo erreklamazioen azterketa eta izapideak.
  • Zenbait auzitako alderdien arteko artekaritza, konponbideak bilatu eta erabakiak hartzeko.
  • Kontsumitzaileentzako informazio eta orientazio kanpainak.
  • Kontsumitzaleentzako abisuen eta bestelako informazio-materialen argitalpenak.
  • Lankidetza harremanak Kontsumoko Arbitraje Batzordearekin.
  • Lankidetza harremanak kontsumitzaile elkarteekin.

Helburuak

  • Kontsumitzaileei euren eskubideen erabilerari buruzko argibide eta orientabideak ematea.
  • Kontsumitzaileen salaketak eta erreklamazioak jasotzea.
  • Kontsumo arloko heziketa eta prestakuntza lantzea.

Kontsumitzaile eta erabiltzaileak

Kontsumitzaile eta erabiltzaileak ondasun higigarri edo higiezinak, zerbitzuak eta produktuak erosten, erabiltzen eta gozatzen dituzten pertsona fisiko eta juridikoak dira, edozein herritartasun eta edozein bizileku dauzkatela ere, baldin eta enpresa edo profesional hornitzaileak edo administrazioak zerbitzuak eta produktuak zuzenbide pribatuko erregimenaren barruan ematen badituzte.

Kontsumitzaile eta erabiltzaileen eskubideak

  • Osasunaren babesa eta segurtasuna.
  • Interes ekonomiko eta sozialen babesa.
  • Kontsumoari buruzko informazio eta heziketa.
  • Ordezkaritza, kontsulta eta partaidetza eskubideak.
  • Babes juridikoa eta kalteen ordainak.
  • Hizkuntz eskubideak.