Kontu hartzailetza- diruzaintza

 

Zergaren inguruko deskribapena

Hiri-izaerako higiezin bat (etxebizitza, orube, garaje-plaza, trasteleku bat eta abar) eskualdatzean edo ondasunaren gaineko eskubide erreal bat (gozamena, erabilera eta bizileku-eskubidea, azalera-eskubidea) eskualdatzean sortzen da zerga hau. Besteak beste, hauek daude zergaren kontzeptuan sartuta:

  • Salerosketa, dohaintza, trukea, erosketa edo zorrak ordaintzeko egindako likidazioa.
  • Testamentu bidezko zein testamenturik gabeko jaraunspena.
  • Enkante publikoan besterentzea, derrigorrezko desjabetzea.

Kuota lortzeko indarrean dagoen zerga-tipoa aplikatu behar da zerga-oinarriaren gainean. Azken hau kalkulatzeko hauek hartu behar dira kontuan: izandako aurreko eskualdaketatik iragandako urte-kopurua (gehienez azkenengo 20 urteak kobratuko dira), eskualdatutako portzentajea eta Bizkaiko Foru Aldundiak ondorio horietarako, eskualdaketa egiten den unean, emandako higiezinaren lurraren balio erreala.

Zerga kalkulatzeari buruz informazio gehiago eduki nahi izanez gero edo zergari lotuta ez dauden kasuei, salbuespenei edo hobariei buruzko informazioa eduki nahi izanez gero, indarrean dagoen ordenantza fiskala kontsultatu.

Zergaren kudeaketa

Subjektu pasiboek Udalean, notario batek igorritako eskritura edo legalki baliokidea den dokumentoa aurkeztu beharko dute, hemen likidaziorako ezinbesteko informazioa aurkituko da.

Dokumentazioa aurkezteko epea

  • Bizien arteko ekintzak badira, autolikidaziorako epea 30 egunekoa izango da, dokumentu publikoa egiten denetik hasita.
  • Heriotzaren ondoriozko ekintzak (jaraunspenak) badira, autolikidaziorako epea urtebetekoa izango da, heriotza denetik edo, hala badagokio, testamenturako ahalordea gauzatzen denetik.

Legezko araudia