Kontu hartzailetza- diruzaintza

 

Zergaren deskribapena

Zerga honek, Ortuellako Udal-mugarteko ondazun higiezinak, hiri eta landa izaerakoak zergapetzen ditu

Zergaren kuota osoa zerga oinarriari karga-tasa aplikatuz kalkulatuko da.

Hiri izaerakoak

Landa izaerakoak

Ordainagirien ordainketa

Kontsultak

Arautegia

Ondare fiskalak

Zerga honek, ondare fiscal batzuk baditu:

  • Obra berriak zein berritzat har daitezkeen zaharberrikuntzako obrak egiten dituzten urbanizazioko, eraikuntzako eta higiezinen sustapeneko enpresen jardueraren xede diren higiezinek %50eko hobaria izango dute zergaren kuotan, baldin eta interesatuak obrei ekin aurretik hala eskatzen badu eta higiezina ibilgetuko ondasuna ez bada.
  • Zergaren kuota osoaren %90 hobaria ezarri ahal izango da familia ugariaren titular diren subjektu pasiboentzat.
  • Zergaren kuota osoan %50eko hobaria eskuratzeko eskubidea izango dute etxebizitzara zuzendutako higiezinek, baldin eta horietan eguzkitik datorren energiaren aprobetxamendu termiko edo elektrikorako sistemak instalatu badira. Hobaria instalazioa amaitu, eta hurrengo 3 zergaldietan zehar eskuratu ahalko da.
  • Babes publikoko etxebizitzen eta, Euskal Autonomia Erkidegoko arauen arabera, horiekin berdinetsi ahal diren etxebizitzek %50eko hobari aplikatuko ahalko diete zergarenkuota osoari, behin betiko kalifikazioa eman eta hurrengo hiru zergaldietan.
  • Nekazaritzako kooperatiben eta lurren baterako ustiapenerako kooperatiben landalurreko ondasunen gaineko Zergaren kuota osoan %95eko hobaria.
  • Kuota osoaren %50a arteko hobaria, Eusko Jaurlaritzaren 316/2002 Dekretuak, abenduaren 30ekoak, araututako “Etxebizitza Hutsen Programaren” arloan edo aldundien zein udalen beste programa batzuen arloan lagatzen diren higiezinen zergaren kuotan.