Argazki-erakusketa - Ortuella lo dagoen bitartean

Bizi naizen herriaren inguruko argazkigintza proiektu hau antolatzerakoan, ordu zaratatsuenak eta gizartearen jarduerak alde batera utzi nahi izan ditut. Herri honen edertasuna aurkitu dut bere kale, plaza edota geltokietan, trenek edo veste garraiobideek askotan eten egiten duten gauaren isiltasunean.

Kale hutsetatik ibiltzeak, inor konturatzen ez den bazterrez ohartzeko aukera eman dit eta gure tradizio kulturalaren sinboloak azpimarratu nahi izan ditut. Era berean, beste egile batzuen lanak aintzat hartu ditut; baia gure bizimoduaren inguruan egin dituzten hausnarketak ere. Artista hauek euren obretan definitutako paisaia nire argazkietan ere islatzen da.

Ortuellak, lo dagoen herriak, harrizko kalerik eta eraikuntza nabarmenik gabe, batzuetan ezbeharrez hornitutako historia dauka, zein biztanleen esfortzuaz, iraganean egindako lanez eta etorkizunerako begiradaz osatuta dagoen.

Ortuellako herria maíz ikusten ez ditugun milaka irudiez osatuta dago. Hori dela eta, nire erakustaldiaren helburua gure herriaren paisaia nabarmentzea, herria barentik miatzea eta gertuen daukagun ingurunearengana modu berezi batean hurbiltzea da.

Luismi García Vega