Kultura

 

Adingabeak, eskubide gabeak?

Adingabeak pertsona osoak dira. Txikiagoak tamainan eta gazteagoak adinean; bai, baina pertsona osoak, eskubide guztiekin. Legeek eta gizartearen balioek oinarrizko beharrak, eta behar fisiko eta emozionalak asebeteta edukitzeko eskubidea ematen diete. Hala ere, eskubide guztien artean, garrantzitsuena hauxe: zoriontsu izateko eskubidea. Udalean aspaldi ulertu genuen gure herriko haur eta nerabeak babestea gure herriaren etorkizunaren aldeko apustua egitea zela.

Haurtzaro zoriontsuaren garrantzia

Etorkizuna bermatzea guztion erantzukizuna da, ez bakarrik gurasoena edo irakasleena. Nork bere bizitzan oreka izateko, eta nortasun sendo eta osasuntsua izateko, ezinbestekoa da haurtzaroaren eta nerabezaroan pozik bizitzea. Gizartea bidezkoa izan dadin, behar-beharrezkoa da haurrak eta nerabeak babestea, gaurko haur eta nerabeak gure herriaren etorkizun dira eta.

Guztion inplikazioa

Udalak eta Ortuellako herriak elkarrekin egin behar dugu aurrera, adingabeen babeserako ekintzak eta ekimenak proposatzen. Saia gaitezen, bada; eta izan gaitezen guztiok haur eta nerabeen zoriontasunaren osagai. Adingabeek tratu ona behar dute. Pasa hitza!

Haur eta Nerabeen Udal Plana 2018 (PDF 2,36MB)

Haurtzaro eta nerabezaroaren egoeraren txostena - 2018ko diagnostikoa (PDF 627KB)

2017ko ekintzen memoria (PDF 1,33MB)

Haurtzaroaren Lagun diren Hiriak: Ebaluazio txosten teknikoa - 2018-2022 errekonozimentua (PDF 491KB)