Lanak eta zerbitzuak

Udalerriaren zerbitzuak Obra eta Zerbitzuen udal arloaren egiteko nagusia udalerrian beharrezkoak diren zerbitzuak ematea da, herritarren bizi-kalitatea hobetzeko asmotan. Bai garbiketa, lorezaintza edo zaborren bilketa zerbitzuek, bai herri-bideetako obra eta mantenimendu-lanek berebiziko garrantzia dute ingurunean egoki bizi ahal izateko. Horrez gain, gure arloan elkarlanean aritzen gara beste zenbait udal sail eta arlorekin, jai eta ekitaldiak antolatzeko behar den logistika lanak eginez.

OBRA ARLOKO HELBURU NAGUSIAK

Ortuellako Udaleko Obra Arloa udal ondarearen mantentze lanez arduratzen da, bai bide publikoetan, bai udal eraikinetan

• Semaforoetako matxuren konponketa.
• Hornidura-sareko matxuren konponketa.
• Argiteria publikoko matxuren konponketa.
• Saneamendu-sareko matxuren konponketa.
• Hiri-altzariaren mantenimendua (bankuak, paperontziak, lore-askak, piboteak, trafiko- seinaleak...).
• Udaleko bide publikoetako zoladuraren mantenimendua.
• Udal eraikinen mantenimendu integrala.

OBRA ARLOKO ZERBITZUAK

Ortuellako Udaleko Obra Arloa gure herriko hiri tresneriaren mantentze lanez arduratzen da.

• Argiteria publikoa eta semaforoak Argi-puntu bateko matxuragatik erreklamazioak (farola, semaforoa). Mantenimendu eskaerak eta birjarpena. Instalazioak handitzeko edo hobetzeko eskaera.
• Ur-harguneak edo ureztatzeko sareak
Udal sarea edo bizilagunen arteko komunikazioak mantentzeko eskaerak (ur-harguneak, etab.).
• Iturri publikoak
Iturri publikoen funtzionamendu okerrarekin erlazionatutako eskaerak.
• Estolda-sarea
Bide publikoetako eta parke publikoetako estolderia mantentzeko eskaerak.
• Bide-seinaleztapena
Dagoenaren mantenimendua. Bizilagunek edo poliziak egindako bideetako pinturaren eta bide-seinaleztapenaren eskaera.

HARREMANETARAKO

Golifar auzoa 30, 48530 Ortuella (Bizkaia)
Telefonoa: 94 664 02 00
Faxa: 94 664 15 67
Ordutegia: 8:00-14:00
Email: oficinatecnica@ortuella.eus