Drogamenpekotasuna

Zerbitzuak 

Hezkuntza arloan

Osasuna, baloreak eta hezkidetza lantzeko programak proposatzen, sustatzen, diseinatzen eta hornitzen ditugu udalerriko irakaskuntza zentroetan.

Famili arloan

Familiei proposamenak egiten eta orientabideak ematen dizkiegu, bai unean uneko laguntzen bitartez (hitzaldiak, banakako aholkularitza, taldekako aholkularitza...) bai aldizkako jardueren bitartez (tailerrak, hainbat gairen gaineko topaketak, dibulgaziozko argitalpenak, etab.).

Erkidego arloan

Gainontzeko gizarte-taldeei zuzendutako bestelako ekintzak sustatzen eta garatzen ditugu.

Bestelako arloetako zerbitzu-eskaintza:

  • Banan-banako arreta eta laguntza berezia drogamenpekotasun edo gehiegizko kontsumo kasuetan.
  • Babestutako kontratazio programen jarraipena.
  • Drogamenpekotasunari buruzko material bibliografikoa.
  • Drogamenpekotasunari buruzko laguntza teknikoa. 
     

Helburuak

Drogen prebentzio, erabilera eta kontsumoaren inguruko arazo eta galderei erantzun egokiak ematen dizkien udal saila izatea dugu helburu; eta horretarako, honakoak ditugu geure jardunbide nagusiak:

  • Drogen kontsumoaren ordezko osasun ohiturak sortzea.
  • Drogamenpekotasun eremuan dauden baliabide guztiak garatzea eta koordinatzea.
  • Droga kontsumitzaileentzako arrisku eta kalteak gutxitzeko ekintzak abiaraztea.
     

Ekintzak

Taldekako ekintzen bidez hiru eskariri erantzuten diegu:

  • Zerbitzuko erabiltzaileen eskariari.
  • Gizartearen eskariari.
  • Profesional, teknikari eta herri-erakundeen eskariari (gizarte zerbitzuak, eskolak, osasun zentroak, etab.)

Norbanako edo familia mailako hezkuntza-ekintzak ere eratzen ditugu:

  • Familiak berak nahiz adingabeak eskatuta.
  • Gizarteak, oro har, eskatuta.
  • Gizarte zerbitzuek eskatuta.
  • Profesionalek edo erakundeek eskatuta.